Denbora

by Paco

/
  • Streaming + Download

     

1.
2.
04:38
3.
02:17
4.
5.
03:04
6.
7.
04:20
8.
9.
02:32
10.
04:26
11.
02:01
12.
04:39

credits

released June 20, 2017

tags

license

all rights reserved

about

Paco Kiribati

contact / help

Contact Paco

Streaming and
Download help

Track Name: Haizegoaren oihua
Haizegoaren oihua, udazkenean
Beharriaren tortura, izarren pean
Logaleen etsaia, lehiotik sartzen
Ganbaratik itxoiten dut, "geldi dezaten!"

Hosto gorri baten hatsa, iparraldera
Nekez serkatzen, galdurik, bere bidea
Ez itzuli burua hegoaldera
Sekulan erori bada zure arbola

Niri, ainitz beldurtzen zait harren arrabotsa
Etxeak, iduritzen zait, sufritzen duela
Borrokatuko dea gau osoan
Xutik agurtu behar du biharko argia

Txistuaren hiltzailea, baldin baduzu
Nire deia entzun, keinu egizu
Aska nazazu orain amets gaixtotik
Botazak ke magikoa eskuetatik

Hola ikusi zer den beldurra

Nahiago dut nik euria, ez da hain tristea
Gaua bukatua dela bere mezua
Isiltasuna orain, ni pozik nago
Malkorik ez da sortuko ufatzen deino
Track Name: Altzairua
Lehengo iturri hain ur zikina dirudi
Hetsirik utzitako zerrien iduri
Erosi ta ondotik laster biluzi
Zikin guzi hauek ezinik ikusi

Eskutan mailua jo altzairua
Mundu apaletako gure ispilua
Plastiko batekin tira dirua
Bizi eta hil aintzin atera kontua

Hortxe gaude mila jende erotuta
Gelditzen zauzkigun apurrei lotuta
Ogi puxka baita ondoko uzta
Neguak eraman ditu izoztuta

Bizitzaren zama norberak darama
Isilpean gordeturik bere fama
Hemengo andana ta jende edana
Saltzekotan dira izen ta izana

Mendi sua hego haizeak zabaldua
Hauts hauetan izan dadin berritua
Magal hauetan duzu ama gaixua
Entzun zure azken haurraren hil oihua
Track Name: Zenbat urte berantago
Zenbat urte berantago, orain
Ur garraiaren ber pizteko nahia
Inundik, ez, inorat
Maitiarekin ttinka, besarkada bat bezala

Zenbat urte berantaho, lasai
Su lezea, itzaltzeko nahia
Inundik, ez, inorat
Maitiarekin borroka bat bezala
Hola ez zuen alde egingo bijotzak
Maitiarekin borroka bat bezala
Atsegabea

Zenbat urte berantaho
Garraiaren odola gehiago
Inundik, ez, inorat
Maitiarekin solasean bezala
Atsegabea baita ere hobendura
Maitiarekin solasean bezala
Ordain ageri
Track Name: Otsoak
Zertarako joan gera
Herriarendako ere
Garaitza hiltzera
Joanen gira
Berriz hortxe dugu
Garaitza hiltzera

Zerbait ote? Garaitza litake
Joanen gira
Berriz hortxe dugu
Garaitza hiltzera
Track Name: Oihartzuna
Barka nazazu ama
Ez naiz besteak bezala
Galdu dut itxaropena
Gau hontan goiko bortura noa

Bota orrua
Erantzun baten beha nagola
Entzun dut oihartzuna
Ene oihu ta hitzen miraila

Pago zaharraren pean
Hasi naiz pentsaketan
Zeruari galdetzen
Noizbait zeinek libratuko nauen

Bota galdera
Erantzun baten beha nagola
Entzun dut oihartzuna
Ene oihu ta hitzen miraila

Bota orrua
Erantzun baten beha nagola
Entzun dut oihartzuna
Ene oihu ta hitzen miraila

Laino pean korrika
Iratze artean saltoka
Lausotzen zait arima
Ahotsa ezin kausituz noa

Oh oihartzuna
Zure eraginpean nauzu ta
Ene lagun bakarra
Sala zaidazu zure aurpegia

Pagoaren aurrean
Erortzen naiz hutsean
Bota azken oihua
Aditzen dut berriro ahotsa

Oh oihartzuna
Zergatik orain agertzen zara
Ene lagun bakarra
Erorrarazi nauzu zulora

Oh oihartzuna
Eragotzi nau maldatik bera
Barka nazazu ama
Ez naiz izan besteak bezala
Track Name: Itsas ezpondaren gainetik
Itsas ezpondaren gainetik, abila begiratzen
Jautzi egin nahi du, erori baino lehen

Zure kabian, argia ikusi dut
Eta kutxa batean gauari da lotuko
Track Name: Zure irria
Saiek jaten duten aragia
Baino txarragoa da gizona
Ortziren ekaitza jaiki da
Sugarren gara berpiztu da
Gaizki badoa gure herria
Emaidazu ba zure irria

Alaitasunaren bila goazen
Jende baliosik ez da hemen
Gu ere ustelak izan arren
Zerbait saia gaitezen berriz sortzen
Hutz dezagun gaur gure herria
Emaidazu ba zure irria
Ene begiko argi bakarra
Track Name: Tipi
Lay and lie it away, laying alone
Lay and lie it away, lose your tongue

I can hear you see
And the light is gone

Falling down this streets, laying along
Hangig on your lips... kissing a bomb

I can hear you see
And the light is gone

I saw you, even blind
Like the roses in my mind

I can hear you see
And the light is gone